Teknologia Berriak EHU
2012/05/20
Taldekide baten ebaluazioa
Azkeneko sarrera honetan, Amaia Bermejo takdekidearen blogg-aren ebaluazioa daukagu. Esparru ezberdinak aztertu ditugu hurrengo ebaluazio hau gauzateko, hala ere, esan beharra dago, zenbait aspektu subjektiboegiak direla ebaluatzeko.
- Ikaslearen oharrak: Ohar ugaritasuna eta kalitatezkoa, bere gogoetak eta iruzkinak agertzen dira, gogoeta horien azalpenak, aipuak eta irudiak ere.
- Analisi eta gogoetak: datuak azaltzen ditu, teoriarekin uztartzen du eta idatzitakoaren analisi eta gogoetak agertzen dira.
- Sormen eta originaltasuna: Blogg-a originala da, ideiak, irudiak eta bideoak agertzen dira nahiz eta atal batzuk nahiko apal izan.
- Atalen arteko lotura eta koherentzia: Atalak nahiko lotuta daude eta koherenteak dira.
- Hizkuntza zuzentasuna: Idazkera egokia eta zuzentasuna dauka. Akats ortografiko eta gramatikal batzuk izan arren.
- Aurkezpena: Aurkezpena oso zaindua eta egokia da. Erakargarria da.
Beraz honekin ondorioztatu dezakeguna da nahiko blogg txukuna sortu duela; Beraz ematen diogun kalifikazioa Bikainekoa da.
Scratch
LEHENENGO ARIKETA:
Ikasle
taldea: Hirugarren
zikloko ikasleak: 5. maila
Ariketa:
Haur
bat denda batean agertuko da, bertan erosketak egin nahi izango ditu.
Pertsonaiak aurrean dituen produktuen prezioak ikusi ahal izango ditu
jokalariak. Pertsonai interaktiboak billeteak besterik ez dituela
ikusita, produktuak balio duten prezioa ordainduta, ikasleak
eragiketak egin beharko ditu ordaindu eta itzuli behar zaizkion
txanponak kalkulatzeko. Zenbaki hamartarrak eta haien arteko
eragiketak landuz.
Helburuak: Jolas
honen bidez ikasleek zenbaki hamartarrak eguneroko errutinenetatik
habiatuz barneratu eta haiekin landuko dute, modu erreal batean, haien ezagutzak praktikara eramanez.
BIGARREN ARIKETA:
Ikasle
taldea: Lehenengo
zikloko ikasleak: 2. maila
Ariketa: Gure
pertsonaia interaktiboa zoo batean egongo da. Animali pilo ikusiko
ditu, elefanteak, zaldiak, krokodiloak ... baina ikusteaz aparte
bakoitzaren izena ere aipatu eta idatzi egingo du. Animali batera ailegatzen denean,
ikasleak animali horren izena idatziko du, eta animaliaren
gainean klikatzen duenean pertsonaiak animaliaren izen zuzena esango
du, modu horretan ikasleak jakingo du ondo edo gaizki idatzi duen.
Helburuak: Ariketa
honen bidez, ikasleek euskarazko hiztegia eta ortografia praktikan jarriko dute, eta izen berriak barneratzen joango dira.
2012/05/04
Talde laneko Mindomoa
Hemen aurkezten dizuegu talde lanean egindako mindomoa. Lan honetarako, Dietak eta Elikadurei buruzko informazioa bildu eta mindomo baten bitartez aurkeztea erabaki genuen, Lehen Hezkuntza garrantzi handiko gaia baita.
AUKERATUTAKO 2. ZERBITZUA: TOONDOO
Aukeratu dugun bigarren zerbitzua Toondo da, bertan gai berdinari buruzko (Lur planeta) komiki baten orrialdea sortu dugu. Programa hau oso egokia da horrelako komikiak sortzeko, edozein gaia hartuta, irudi eta pertsonaiak nahastuz istorio interesgarriak sortzeko aukera ematen gaitu.
Toondoo hemen
Toondoo hemen
2012/05/03
AUKERATUTAKO 1. ZERBITZUA: GLOGSTER
Hemen duzue Glogster programa erabiliz eraikitako informazio panela, bertan Lur planeta eta aldaketa klimatikoari buruzko zenbait informazio aurkezten dugu. Espero dugu gustuko izatea.
Glogster hemen
Glogster hemen
2012/04/15
Web 2.0 zerbitzuak
Aukerartutako lehenengo zerbitzua Glogster izan da, bertan irudiak, soinuak, bideoak eta testuak elkarrekin lotu daitezkeelako, gai bati buruzko aurkezpen deigarri bat sortuz.
Bigarren zerbitzua, Toondo programa izan da, komikiak sortzeko programa dugu hau. Aukeratutako bi zerbitzuek aukera handiak ematen dituzte gauza bitxi eta interesagarriak sortzeko. Horretaz gaian, 2 zerbitzu hauek aukeratzearen arrazoietako bat bideoak eta marrazkiak txertatu ahal izatearena izan da, haurrentzat oso erakargarriak baitira.
Amara Berri Eskola

Aurreko sarrera batean komentatu genuen bezala, Amara Berri Eskola publikoaren proiektua oso interesgarria iruditu zaigu, hori dela eta, hemen utziko dugu Ikasleen Txokoaren linka, saltxeatu ahal izateko. Web orrialde horretan, haien irrati saioak, telebista saioak, egunkaria eta abar ikus ditzazkegu.
Espero dugu gustuko izatea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




