2012/05/20

Taldekide baten ebaluazioa


Azkeneko sarrera honetan, Amaia Bermejo takdekidearen blogg-aren ebaluazioa daukagu. Esparru ezberdinak  aztertu ditugu hurrengo ebaluazio hau gauzateko, hala ere, esan beharra dago, zenbait aspektu subjektiboegiak direla ebaluatzeko.

- Ikaslearen oharrak: Ohar ugaritasuna eta kalitatezkoa, bere gogoetak  eta iruzkinak agertzen dira, gogoeta horien azalpenak, aipuak eta irudiak ere.

- Analisi eta gogoetak: datuak azaltzen ditu, teoriarekin uztartzen du eta idatzitakoaren analisi eta gogoetak agertzen dira.

- Sormen eta originaltasuna: Blogg-a originala da, ideiak, irudiak eta bideoak agertzen dira nahiz eta atal batzuk nahiko apal izan.

- Atalen arteko lotura eta koherentzia: Atalak nahiko lotuta daude eta koherenteak dira.

- Hizkuntza zuzentasuna: Idazkera egokia eta zuzentasuna dauka. Akats ortografiko eta gramatikal batzuk izan arren.

- Aurkezpena: Aurkezpena oso zaindua eta egokia da. Erakargarria da.

Beraz honekin ondorioztatu dezakeguna da nahiko blogg txukuna sortu duela; Beraz ematen diogun kalifikazioa Bikainekoa da.

Scratch



LEHENENGO ARIKETA:

Ikasle taldea: Hirugarren zikloko ikasleak: 5. maila

Ariketa: Haur bat denda batean agertuko da, bertan erosketak egin nahi izango ditu. Pertsonaiak aurrean dituen produktuen prezioak ikusi ahal izango ditu jokalariak. Pertsonai interaktiboak billeteak besterik ez dituela ikusita, produktuak balio duten prezioa ordainduta, ikasleak eragiketak egin beharko ditu ordaindu eta itzuli behar zaizkion txanponak kalkulatzeko. Zenbaki hamartarrak eta haien arteko eragiketak landuz.

Helburuak: Jolas honen bidez ikasleek zenbaki hamartarrak eguneroko errutinenetatik habiatuz barneratu eta haiekin landuko dute, modu erreal batean, haien ezagutzak praktikara eramanez.





BIGARREN ARIKETA:

Ikasle taldea: Lehenengo zikloko ikasleak: 2. maila

Ariketa: Gure pertsonaia interaktiboa zoo batean egongo da. Animali pilo ikusiko ditu, elefanteak, zaldiak, krokodiloak ... baina ikusteaz aparte bakoitzaren izena ere aipatu eta idatzi egingo du. Animali batera ailegatzen denean, ikasleak animali horren izena idatziko  du, eta animaliaren gainean klikatzen duenean pertsonaiak animaliaren izen zuzena esango du, modu horretan ikasleak jakingo du ondo edo gaizki idatzi duen.

Helburuak: Ariketa honen bidez, ikasleek euskarazko hiztegia eta ortografia praktikan jarriko dute, eta izen berriak barneratzen joango dira.


2012/05/04

Talde laneko Mindomoa

Hemen aurkezten dizuegu talde lanean egindako mindomoa. Lan honetarako, Dietak eta Elikadurei buruzko informazioa bildu eta mindomo baten bitartez aurkeztea erabaki genuen, Lehen Hezkuntza garrantzi handiko gaia baita.

AUKERATUTAKO 2. ZERBITZUA: TOONDOO

Aukeratu dugun bigarren zerbitzua Toondo da, bertan gai berdinari buruzko (Lur planeta) komiki baten orrialdea sortu dugu. Programa hau oso egokia da horrelako komikiak sortzeko, edozein gaia hartuta, irudi eta pertsonaiak nahastuz istorio interesgarriak sortzeko aukera ematen gaitu.

Toondoo hemen

2012/05/03

AUKERATUTAKO 1. ZERBITZUA: GLOGSTER

Hemen duzue Glogster programa erabiliz eraikitako informazio panela, bertan Lur planeta eta aldaketa klimatikoari buruzko zenbait informazio aurkezten dugu. Espero dugu gustuko izatea.

Glogster hemen